+34 696 675 375 info@ofmtierrasanta.org

SAN PABLOREN IBILBIDEA (GREZIA ETA TURKIA)

10 egun
San Pauloren urratsen arrastoan” erromesaldiak Apostolu eta erromes handi honen misioa ezagutu eta aintzat hartzera gonbidatzen gaitu.

Diotenez 14.000 edo16.000 kilometro egin izango zituen misiolari ibili zen hiru bidaietan eta Erromara gatibu eraman zuten laugarrenean, nahiz eta garai hartan lurrez eta itsasoz bakarrik bidaiatu zitekeen.

Damaskorako bidean hasi zen guztia, Kristok Saulo pertsegitzailea bota eta Paulo predikatzailea biziberritu zuenean.

Ikusten diren lekuei Bigarren Lur Santua dei dakieke, izan ere honaino heldu zen Bernabe Sauloren bila. Handik Antiokiara joan ziren biak elkarrekin eta bertako Elizan hartu zuten bizitoki eta askori irakatsi zieten (Eg 11, 25); elkarte honetatik hasi ziren misio-bidaiak egiten eta kristautasunaren hedapenerako lehenbiziko gune bilakatu zen Palestinatik kanpo.

HURRENGO ERROMESALDIAK

Informazio gehiago eskatu

2 + 15 =

Ibilbidea

1. EGUNA: MADRIL / ISTANBUL / ESMIRNA / KUSADASI
Taldea Barajasko aireportuan elkartuko da Istanbulerako hegaldia hartzeko. Iritsi eta hegazkin aldaketa Esmirnaraino joateko. Behar direnak bete eta handik autobusez Kusadasira, Mediterraneo ertzean dagoen bainu hirira. Ostatu hartzea.
2. EGUNA: KUSADASI: EFESO
Goiza: Gosaldu eta Efesora joango gara, San Paulok predikatu zuen leku nagusira, hiru urte egin baitzituen han. Apokalipsiaren Eliza eta III. Kontzilio Ekumenikoa egin zen hiria da. Hiri greko-erromatarra ikusi, oso ondo iraun duena: Hadrianoren Tenplua, Zeltsoren Liburutegia, Via Arcadia, Antzokia. Bazkaria.

Arratsaldea: Kontzilioko basilikari eta San Juanenari ikustaldia Zitadelan, eta gero Efesoko Museo Arkeologikora eta Ama Birjinaren Etxera (Meza). Kusadasira itzuli. Afaria eta atsedena.

3. EGUNA: KUSADASI / MILETO / DIDIMA / PAMUKKALE
Goiza: Gosaldu eta Miletora: antzinako denboran Asia Txikian goraka zihoan hirietako bat zen eta hara joan zen San Paulo hirugarren bidaian. Lautada zingiratsuan 25.000 lagunentzako Antzoki handia aurkitzen da. Ikustaldiaren ondoren, Didimarantz aterako gara: Apoloren tenplu erraldoiaren hondarrak daude eta horregatik da ikusgarria hiri hau, antzinaroko orakulu entzutetsuenaren lekua. Bidean bazkaldu eta Pamukkalerantz jarraituko dugu, “Kotoiaren Mendirantz”.

Arratsaldea: Pamukkalera iritsi eta hiria ikusi (antzinako Hierapolisa), oso ospetsua bere ur termalek ahalmen sendagarriak zituztelako: Nekropolia, ekialdeko zabalenetakoa, Antzokia, San Feliperen Basilika eta harri bihurtutako kaltziozko ur-jausi ezagunak, ur beroko iturrietatik sortuak. Afaria eta atsedena.

4. EGUNA: PAMUKKALE / KONYA / KAPADOZIA
Goiza: Gosaldu eta Konyara abiatu (San Pauloren lehen bidaiako Ikonio zaharra eta seleukotar Inperioko hiriburua), Taurus mendi magaleko lautada emankor zabal aldera. Museoa eta Mevlanaren Hilobia ikusi, Derbitxe dantzarien Ordena sortu zuen olerkari mistikoarena. Meza San Pauloren Elizan. Bazkaria.

Arratsaldea: Kapadoziarantz jarraitu eta bidean Sultanhaniko Karabansaraian sartu-atera, herrialdeko karabansar ederrenetako bat baita. Kapadoziara iritsiko gara. Turkia erdialdeko goi-lautada batean kokatua dago eskualdea eta munduko paisaia harrigarrienetako bat aurkituko dugu bertan. Afaria eta atsedena.

5. EGUNA: KAPADOZIA
Lurralde bitxi hau ikusten emango dugu eguna, paisaia txundigarri eta bikainez betea, II. eta XII. mende artean kristau elkarteak ugarituz joan ziren ingurunea. Harkaitzean egindako elizak ikusiko ditugu Goremeko bailaran, apaindura xume eta primitiboz jantziak. Zelveko bailara, non gizaldietan zehar santutegiak, monasterioak eta egoitzak zulatu zituzten harkaitzean, monasterio-bizitza ugariaren lekukotasuna erakutsiz; Avanos ontzigileen herria, eta abar. Horietakoren batean Eukaristia ospakizuna. Kaymakli lurpeko hiria, 7 solairu lur azalean behera joanda, non hamaika pasabide, areto, kapera, biltegi, eta abar egin zituzten. Hotelera itzuli. Afaria eta atsedena.
6. EGUNA: KAPADOZIA / TARSO / ANTIOKIA
Goiza: Goiz gosaldu eta Tarsora abiatu, San Pauloren jaioterrira. Han nabarmentzekoak dira San Pauloren Putzua eta Kleopatraren Atea. Bazkaria.

Arratsaldea: Antiokirantz jarraitu (Antakya), Orontes ibai ertzeko hirirantz. Handik hasi ziren ebanjelioa zabaltzen Pedro, Paulo eta Bernabe. Afaria eta atsedena.

7. EGUNA: ANTIOKIA / ISTANBUL
Goiza: Gosaria eta munduko mosaiko bilduma onenetako bat ikustera, Mosaiko Erromatarren Museora. Alde zaharrean txangoa San Pedroren Elizaraino (“kristau” izenez deitzen hasi ziren hiriko kristauekin harremana) eta San Pedroren Arpea, non lehenbiziko Eukaristiak ospatu zituen. Bazkaria.

Arratsaldea: Antakya-Hatay aireportura joan eta Istanbulerako hegaldia hartu. Iritsi eta hotelera joan. Afaria eta atsedena.

8. EGUNA: ISTANBUL
Goiza: Gosaria eta hiri historikoa ikusten hasi, garai batean Konstantinopla eta Bizantzio izenekoa, hainbat Kontzilio egindako lekua: Urrezko Adarrean Eyüp-eko Meskita; Korako Salbatore Deunaren Eliza, bere mosaiko ikusgarriekin; Suleimanen Meskita, Apostoluen Eliza gainean eraikia; Espezien Bazarra eta Rustempaşa Meskita.

Arratsaldea: Zutabeen Uharka ikusiz jarraituko dugu; Santa Sofia; Hipodromoa. Meskita Urdina eta Topkapi Jauregia, sultanen antzinako jauretxea. Afaria eta atsedena.

9. EGUNA: ISTANBUL
Goiza: Gosaldu eta nasara joango gara Bosforoko uretan ibiltzeko itsasontzia hartzera. Asiako eta Europako bi urertzak banatzen dituen itsasartean nabigatuko dugu, hor dagoelarik kokatua Istanbul.

Arratsaldea: Bazarra ikusiko dugu, hango kale estalien amaraunean ibiliz, erosketak egiteko toki aparta, 4.000 denda baino gehiago baitago bazarrean. Afaria eta atsedena.

10. EGUNA: ISTANBUL / MADRIL
Gosaldu. Esandako orduan aireportura abiatu eta Madrilera itzultzeko hegaldia hartu. Barajasko aireportura iritsi. Bidaiaren amaiera.

Pin It on Pinterest

Share This