PRESENTZIA
FRANTZISKOTARRA
ZER MISIO DUTE
FRANTZISKOTARREK
LUR SANTUAN?
«Leku Santuen grazia» ernearaztea
Leku Santuak ez dira harriak, nahiz eta ederrak izan. Jainkoa mundu honetan igaro zela adierazten duten arrastoak dira, profeten eta apostoluen bidez mintzatu den Jaunaren hitzen oihartzuna, azken aldian “haragi” egin dena, gizaki gu bezala, gure artean bizi izan zena; Salbatzailearen ahotsa entzun eta haren odola edan duten harriak dira. Jainkoaren mintzo hori, isuritako odol hori, hartu beharra dago eta zaindu beharra kristauaren bizitza osa dezan.
Harri horiei darien ahotsa aditzea, bere mezua ulertzea, San Frantziskoren semeen zeregina izan da betidanik Lur Santuana.
Horregatik, Aita Santuek esan ohi dute, Leku biblikoak espiritualtasun gune izan daitezen posible egitea dela fraideen misioa, Santutegi bakoitzak Ebanjelioaren mezua gorde eta transmititu dezala eta fededunen errukia ere elika dezala. 1947an, Pio XII.ak zera esan zien Lur Santuaren Zaintzako frantziskotarrei: “Badakigu zuek, zuen aurrekoak bezala, arduraz saiatzen zaretela zuen zaintzapeko leku guztiz santuetan… ahal dena egin dadin fededunen errukia egoki janaritzeko”.
Fraideak ez dira soilik harrien edo lekuen “zaintzaileak” izan, beren balioa kontserbatzeko. Beren misioa harri horiek biziaraztea izan da, Lur Santura erromes doazen guztien buru-bihotzetan mintzatzea, “harri hutsetatik” harago joaten laguntzea “harri maite” bihurtzen dituen federa heldu arte.
Asisko Frantziskoren semeek –Joan Paulo II.aren arabera–, “benetan era ebanjelikoan ulertu dute gure erro kristauak dauden lekuak zaintzeko zilegi den kristau desioa”.

