
Lur Santuko Adiskideak
Lur Santuko ikustaldian erromes askok bizitutako erlijio-esperientzia sakonak, bereziki Frantziskotarrekin ibili badira; erromesaldiko fruitu espirituala eta erromesen artean sortutako adiskidetasuna bizirik mantentzeko gogoak; Ebanjelioaren lekuko izateko konpromisoak, Jaunak bere lurrean egindako gonbitea entzunda; Lur Santuko kristauek jasaten dituzten beharrak ezagututa, eta haien alde Lur Santuaren Zaintzako frantziskotarrek egiten duten gizarte-lanean lagundu nahiak «Lur Santuko Adiskideak» eratzera bultzatu ditu erromes ugari taldeen eta elkarteen bitartez.
ELKARTEAREN HELBURUAK
- Jesusek eta Mariak santifikatutako Lurreko Leku Santuen ezagutza, maitasuna eta gurtza sustatzea.
- Gure salbamenaren Lur Santuko santutegiak zaintzea eta kontserbatzea eragitea.
- Lur Santuaren Zaintzak kristauen alde egiten duen gizarte-ekintzan laguntzea kristau elkartasunaren bidez.
- Elkarteko kideen prestaketa biblikoa eta bizimodu kristaua lantzea.
ELKARTEAREN JARDUERAK
- Lur Santura erromesaldiak sustatu edo Frantziskotarrek egiten dituztenen berri zabaldu eta beste kristauak animatu Leku Santuak ikusteko esperientzia bizitzera.
- Elkartekideen prestaketa biblikorako hitzaldiak, solasaldiak, elkarrizketak edo proiekzioak era iraunkorrean egin.
- Elkartekideen topaketak bultzatu elkarren lagunartean eta Lur Santuarekiko adiskidetasunean zaletzeko, esanahi erlijioso edo kulturaleko lekuetara joanez edota bizikidetza nahiz aisialdiko bileren bidez.
- Diruz lagundu –ahal den neurrian– bitarteko ekonomikorik ez duten pertsona batzuek Leku Santuak ikus ditzaten.
- Dohaintzak hartu edo bazkide kuota eman santutegiei eta kristau elkarteari eusten laguntzeko, «karitate zeinu» hau Lur Santuaren Zaintzaren bitartez bideratuz.
- «LUR SANTUKO ADISKIDEAK» buletin informatiboa egin, Elkarteko kideen komunikazio bide izan dadin.
LUR SANTUKO ADISKIDEEN EGOITZA
Egin ezazu Lur Santurako dohaintza bat
Bankua: LABORAL KUTXA
Titularra: ARANTZAZUKO FRANTZISKOTAR PROBINTZIA / PROVINCIA FRANCISCANA DE ARANTZAZU
Kontua: ES83 3035 0332 28 3320008101
BIC de Laboral Kutxa: CLPEES2MXXX