+34 696 675 375 info@ofmtierrasanta.org

LUR SANTUA ETA JORDANIA

11 egun

Hamaika egun gure kristau fedearen erroetara itzultzeko, iturrira jotzeko eta bosgarren Ebanjelioa irakurtzeko, Jesusen lurrean oinez joateko, orain bi mila urte baino gehiago Salbamenaren Historia hedatu zen lekuan ibiliz…

Bidaia erlijiosoa, kristau denarentzat esanguratsuak diren toki askotan otoitz egiteko aukera eta Eukaristia ospatzeko egokiera. Hona hemen hamaika eguneko ibilbidea, non munduko gauza harrigarrietako bat ikusten den: Petra. Kontuan izango dugu egitaraua aldatu egin daitekeela daten arabera eta egokitu ordutegietara nahiz beste gorabehera teknikoetara; gauza bera gerta daiteke behin baino gehiagotan leku jakinetako mezen hitzorduekin, eta abar.

HURRENGO ERROMESALDIAK

2022ko urriaren 11tik 21era

 

Informazio gehiago eskatu

8 + 7 =

Ibilbidea

Urriak 11: ZARAUTZ / BILBO / MADRIL / TEL AVIV / NAZARET

Loiuko aireportura autobusez eta hegaldia Madrilera. Barajasko aireportura iritsi, hegazkina aldatu eta Lur Santura. Tel Aviveko aireportura iritsi. Aduanako gorabeherak bete eta Nazaretera joan. Ostatua hartu.

Urriak 12: NAZARET: Kana eta Tabor Mendia

Gosaria. Goizez, Galileako Kanara joan, Jesusen lehen mirariaren lekura: ezkontza-hitzak berritzea. Nazaretera itzuli eta Anuntziazioaren Basilika eta Harpea ikusi. Ama Birjinaren Iturria; San Joseren eliza eta herrixka ebanjelikoa. Bazkaria.

Arratsaldean Tabor Mendira: taxiz igo eta Antzaldaketaren eliza ikusi; goi hartatik Esdrelongo bailararen ikuspegi ederra dago.

Nazaretera itzuli. Afaria eta atsedena.

Urriak 13: NAZARET: Banias eta Aintzira.

Gosaria. Golango gainetatik Baniaserantz: Filiporen Zesarea eta Jordan ibaiaren iturburua (bataio-hitzak berritzea).

Tiberiadesko Aintzirara itzuli eta han Kafarnaum, “Jesusen Herria”, ikusi, sinagoga zaharraren hondarrak eta San Pedroren etxea. Pedroren Primatuaren kapera. Galileako Lakuan bira itsasontziz. Bazkaria.

Arratsaldean Magdalara, Maria Madalenaren sorterrira. Tagha (ogiak eta arrainak ugaltzea). Zoriontasunen hitzaldiaren Mendia. Nazaretera itzuli. Afaria eta atsedena.

Urriak 14: NAZARET / NABLUS / JERIKO / BETANIA / BELEN

Gosaria. Samariatik Nablusera Jakoben Putzua ikustera, non Jesus emakume samariarrarekin egon baitzen. Jordango Ibarretik Qsar el Yahud-era, Jaunaren bataio lekura.

Bazkaria Jerikon. Tel es Sultango hondakinak ikusi, munduko herri zaharrena delarik. Berrogeialdiko Mendia eta Eliseoren Iturriak sortutako Oasia ikusi.

Ondoren, Judeako basamortutik Betaniara igo: Marta eta Martiaren eliza, Lazaroren Hilobia.

Belenera itzuli. Afaria eta atsedena.

Urriak 15: BELEN / EIN KAREM

Gosaria. Goizean Jaiotzako Harpe gainean eraikitako Natibitatearen Basilika ikusi. San Jose eta San Jeronimoren Harpeak ikusi.

Bet Sahur herrixka kristaura joan, bertan baitago Artzainen Zelaia.

Bazkalostean Ein Karemera joango gara, non Ikustaldiaren eta San Joan Bataiatzailearen Santutegiak baitauden. Jerusalemerako bidean, Parlamentu (Kenesset) eta Minorah ondotik igaroko gara. Afaria eta Jerusalemen ostatu hartzea.

Urriak 16: JERUSALEM: Oliamendi eta Sion Mendia

Gosaria eta Ebanjelioko oroitzapenez betetako Oliamendira ikustaldia: Jesusen zeruratzea gogoratzen duen Igokundeko eraikintxoa; Pater Noster gunea, non Aitagurea 100 hizkuntza baino gehiagotan idatzita dagoen.

Hiri Santuaren ikuspegia mendi gaikaldetik. Ibilaldia Dominus Flevit-eko frantziskotarren kaperaraino eta Zedrongo Uharreko Getsemani: Agoniaren Basilika eta Oliamendiko Baratza, mendetako olibondo zaharrak dauzkana, Jesus atxilotu zuteneko Harpea eta Ama Birjinaren Hilobia.

Arratsaldean, bazkalostean, Sion Mendi Kristaura ikustaldia. Auzo Armeniarretik barrena San Pedro “in Gallicantu” gunera, non San Pedroren damua oroitzen den; Zenakuloa, non Jesusek azken afaria egin zuen bere ikasleekin; Lokartzearen Basilika, XX. mende hasieran eraikia Maria lokartu zen leku gainean. Siongo Atetik Hiri Zaharrean sartu eta Auzo Juduan zehar joango gara, Cardo Maximus zaharra eta Eresien Horma ikusiko ditugu. Afaria eta atsedena.

Urriak 17: JERUSALEM: Hiri Zaharra

Gosaria. Goizean Jerusalemgo Hiri Zaharra: Santa Anaren eliza, Ardien Atea, Zigorkatzea (Kristoren garaiko Jerusalemi buruzko emankizuna). Jesusek egindako Gurutze Bidean gora Piztueraren Basilikaraino: Golgota eta Hilobi Santua.

Bazkaria.

Arratsaldea libre hiria ikusteko eta nahi denerako. Afaria eta atsedena.

 

Urriak 18: JERUSALEM / WADI RUM / PETRA

Gosaria eta irteera Sheikh Husseinen mugara. Jerash, Dekapoliseko Gerasa zaharrerako bidea hartzen du. Greko-erromatar hiriko gune arkeologikoaren bazkaria eta bisita: Cardo edo zutabe-kalea, Foroa, Anfiteatroa, Basilika bizantziarra, etab. Jarraian, Petrara lekualdatzea. Afaria eta atsedena.

Urriak 19: PETRA / ITSASO HILA

Gosaria. Goiz guztia Petrako antzinako hiri nabateoa ikusteko. Hiria harrigarria da: haizpitarte estu baten amaieran eraikia, harrian landutako tenplu, jauregi eta hilobi ikusgarriak ditu. Bazkaria. Arratsaldean Itsaso Hila: Lurreko leku baxuenera joango gara. Afaria eta atsedena.

Urriak 20: ITSASO HILA: Nebo Mendia eta Jerax

Gosaria. Goizean Nebo Mendia, nondik Moisesek lehen aldiz ikusi zuen Agindutako Lurra. Jerax-era bidaia, Dekapoliseko antzinako Gerasa izandakora. Bazkaria.

Arratsaldean ikustaldia hiri greko-erromatarreko gune arkeologikora: Kardoa edo zutabeen kalea, Foroa, Anfiteatroa, Basilika bizantziarra. Itzulera Allenby Zubira eta Judeako basamortutik Jerusalemera. Afaria eta atsedena.

Urriak 21: JERUSALEM / TEL AVIV / MADRIL / BILBO / ZARAUTZ

Goizean goiz Ben Gurion aireportura. Madrilerako hegaldia hartuko dugu. Gosaria hegazkinean. Madrilen hegazkin aldaketa Bilbora joateko. Loiuko Aireportura iritsi eta autobusez Zarautzera.

Bidaiaren amaiera.

Pin It on Pinterest

Share This