+34 696 675 375 info@ofmtierrasanta.org

GOGO JARDUNAK LUR SANTUAN

8 egun
Lur Santuan zortzi eguneko Gogo Jardunak gure kristau fedearen sustraietara eta iturburura joateko aukera dira, bestelako bizipen bat Lur Santura erromes joaten denaren aldean. Bidea ematen du otoitz egiteko eta Eukaristia ospatzeko, eguneko sarrera-hitzak izateko eta isiltasuna egiteko; Jesusen bizitzako leku esanguratsuenetan eta kristauarentzat ere garrantzitsuak diren tokietan pausatu eta lasai ibiltzeko aukera da.

Zortzi eguneko ibilbidea aurkezten dizuegu hemen. Kontuan izan behar da aldatu egin daitekeela daten arabera eta ordutegietara nahiz beste gorabehera teknikoetara ere egokitu daitekeela egutegia; gauza bera gerta daiteke behin baino gehiagotan leku jakinetako mezen hitzorduekin, eta abar.

HURRENGO ERROMESALDIAK

Informazio gehiago eskatu

7 + 12 =

Ibilbidea

1. EGUNA: MADRIL – TEL AVIV / NAZARET
Madril-Barajasen ekipaia fakturatzeko eta Lur Santurako hegaldi erregularra hartzeko behar direnak egin. Tel Avivera iritsi eta Nazaretera joan. Afaria eta ostatu hartzea. Ze ordutan iristen den, horren arabera, afalaurretik edo afalondoren egingo da ordutegiaren, egitarauaren eta abarren aurkezpena eta Gogo Jardunen hasierako Eukaristia.
2. EGUNA:NAZARET

Goiza: gosaria. Goizeko otoitza Gizakundearen Arpe ondoan eta 1. gogoeta: “Jainkoaren Semearen gizakundea: hemen, Hitza haragi egin zen. Norberaren otoitzerako tartea Mariaren edo Familia Santuaren etxean. Bazkaria eta atsedenaldia.

Arratsaldea: 2. gogoeta: “Jesus haziz zihoan jakinduriaz eta gorputzez, eta Jainkoaren onginahia berekin zuen eta Eukaristia. Afaria.

*Nahi dutenek otoitza hizkuntza desberdinetan Nazareteko kristauekin.

3. EGUNA: TIBERIADES LAKUA / TABOR MENDIA

Goiza: gosaria eta Galileako aintzirarantz atera (Tabga). 3. gogoeta: “Sareak utzi eta jarraitu egin zioten. Norberaren otoitza eta Eukaristia aintzira ertzean. Tabor mendira joatea, bazkaria eta atsedena.

Arratsaldea: 4. gogoeta: “Hau da nire Semea, nire maitea. Gurtzarako denbora Tabor mendi gailurrean. Nazaretera itzuli eta afaldu.

*Nahi dutenek itsasontzian txangoa Galileako Itsasoan.

4. EGUNA: JERIKO / BETANIA

Goiza: gosaldu eta Jerikorantz abiatu. Artzain Onaren elizan, Goizeko otoitza eta 5. gogoeta: “Neu naiz artzain ona. Otoitzerako tartea. Bazkaria eta Betaniara abiatu.

Arratsaldea: 6. Gogoeta: “Ni naiz biziaren ogia. Eukaristia Jesusen lagunen etxean eta norberaren denbora. Belenera joan eta afaldu.

*Nahi dutenek Lur Santuko oroigarriak erosteko denbora.

5. EGUNA: BELEN
Goiza: gosaria, Goizeko otoitza Natibitatearen Basilikan eta 7. gogoeta: “Hemen jaio zen Nazareteko Jesus”. Norberaren otoitzerako denbora, bazkaria eta atsedena.

Arratsaldea: 8. gogoeta: “Artzainek eta magoek Jainko Haurra gurtu zuten. Otoitza, Eukaristia eta afaria.

*Nahi dutenek, afaria Haima palestinar batean.

6. EGUNA: JERUSALEM: OLIAMENDI / NEKALDIKO BIDEA

Goiza: Gosaria. Goizeko otoitza eta 9. gogoeta Oliamendin: Aita, urrun ezazu nigandik edari samin hau. Otoitzerako denbora eta aitortzarako aukera. Bazkaria eta atsedena.

Arratsaldea: Gurutze Bidea Nekaldiko Bidetik eta Eukaristia Hilobi Santuan. Afaria eta ostatua Jerusalemen.

*Nahi dutenek otoitz internazionala Agoniaren Basilikan.

7. EGUNA: JERUSALEM: SION MENDIA

Goiza: gosaria, Goizko otoitza eta 10. gogoeta San Pedro in Gallicantu Elizan: “Ukatua, saldua, abandonatua. Eukaristia Cenaculinoan eta bazkaria.

*Nahi dutenek, arratsaldea libre. Gogo Jardunen amaiera.

8. EGUNA: JERUSALEM / TEL AVIV
Esandako orduan, Tel Aviveko aireportura joan. Mugakoak bete eta Madrilerako hegaldia hartu. Iritsi, bakoitza bere etxera itzuli eta gure zerbitzuen amaiera.

Pin It on Pinterest

Share This