GOGO JARDUNAK LUR SANTUAN
8 egunZortzi eguneko ibilbidea aurkezten dizuegu hemen. Kontuan izan behar da aldatu egin daitekeela daten arabera eta ordutegietara nahiz beste gorabehera teknikoetara ere egokitu daitekeela egutegia; gauza bera gerta daiteke behin baino gehiagotan leku jakinetako mezen hitzorduekin, eta abar.
HURRENGO ERROMESALDIAK
Informazio gehiago eskatu
Ibilbidea
1. EGUNA: MADRIL – TEL AVIV / NAZARET
2. EGUNA:NAZARET
Goiza: gosaria. Goizeko otoitza Gizakundearen Arpe ondoan eta 1. gogoeta: “Jainkoaren Semearen gizakundea: hemen, Hitza haragi egin zen”. Norberaren otoitzerako tartea Mariaren edo Familia Santuaren etxean. Bazkaria eta atsedenaldia.
Arratsaldea: 2. gogoeta: “Jesus haziz zihoan jakinduriaz eta gorputzez, eta Jainkoaren onginahia berekin zuen” eta Eukaristia. Afaria.
*Nahi dutenek otoitza hizkuntza desberdinetan Nazareteko kristauekin.
3. EGUNA: TIBERIADES LAKUA / TABOR MENDIA
Goiza: gosaria eta Galileako aintzirarantz atera (Tabga). 3. gogoeta: “Sareak utzi eta jarraitu egin zioten”. Norberaren otoitza eta Eukaristia aintzira ertzean. Tabor mendira joatea, bazkaria eta atsedena.
Arratsaldea: 4. gogoeta: “Hau da nire Semea, nire maitea”. Gurtzarako denbora Tabor mendi gailurrean. Nazaretera itzuli eta afaldu.
*Nahi dutenek itsasontzian txangoa Galileako Itsasoan.
4. EGUNA: JERIKO / BETANIA
Goiza: gosaldu eta Jerikorantz abiatu. Artzain Onaren elizan, Goizeko otoitza eta 5. gogoeta: “Neu naiz artzain ona”. Otoitzerako tartea. Bazkaria eta Betaniara abiatu.
Arratsaldea: 6. Gogoeta: “Ni naiz biziaren ogia”. Eukaristia Jesusen lagunen etxean eta norberaren denbora. Belenera joan eta afaldu.
*Nahi dutenek Lur Santuko oroigarriak erosteko denbora.
5. EGUNA: BELEN
Arratsaldea: 8. gogoeta: “Artzainek eta magoek Jainko Haurra gurtu zuten”. Otoitza, Eukaristia eta afaria.
*Nahi dutenek, afaria Haima palestinar batean.
6. EGUNA: JERUSALEM: OLIAMENDI / NEKALDIKO BIDEA
Goiza: Gosaria. Goizeko otoitza eta 9. gogoeta Oliamendin: “Aita, urrun ezazu nigandik edari samin hau”. Otoitzerako denbora eta aitortzarako aukera. Bazkaria eta atsedena.
Arratsaldea: Gurutze Bidea Nekaldiko Bidetik eta Eukaristia Hilobi Santuan. Afaria eta ostatua Jerusalemen.
*Nahi dutenek otoitz internazionala Agoniaren Basilikan.
7. EGUNA: JERUSALEM: SION MENDIA
Goiza: gosaria, Goizko otoitza eta 10. gogoeta San Pedro in Gallicantu Elizan: “Ukatua, saldua, abandonatua”. Eukaristia Cenaculinoan eta bazkaria.
*Nahi dutenek, arratsaldea libre. Gogo Jardunen amaiera.