Behin eta berriz eskerrik beroenak aurreko urtean zuek emandakoagatik. Ez dago esan beharrik. BAKE ETA ON!!!.
Ba, berriro ditugu aurrean Aste Santua eta Jaunaren Pazkoak. Egun hauetan, batez ere, sentitzen dugu Lurralde Santuetako deia eta Eliza Ama osatzen dugun kristauen beharrak.
Covid delakoagatik bi urte baino gehiagoko ziurgabetasuna bizi eta normaltasuna itzuli zelako ilusioa egin ondoren, urriaren 7an, bat-batean, Lurrade Santuan beste gerra bat piztu zen, milaka hildako eragiteaz gain, erromesen bisita beste behin blokeatu zuena, bertako gazteak eskolara denbora luzez huts egitera behartu zituena eta gure kristauetako asko lanik gabe utzi zituena Lurralde Santuan, bereziki Belenen eta Palestinan, baina baita Jerusalemgo Hiri Zaharrean eta Israelen ere.
Egoera honetan mundu osoko kristauen hurbiltasun eta elkartasunaren beharra sentitzen dugu. Lehenik eta behin, otoitzaren bidez, ziur gaudelako Jainkoaren graziaren ekintzak bakarrik alda ditzakeela bihotzak eta elkarrizketa, adiskidetze eta bakerantz bideratu. Ondoren, elkartasuna eta hurbiltasuna erromesaldiaren bidez. Azkenik, hurbiltasuna eta elkartasuna ere, laguntza ekonomikoaren bidez.
Arantzazuko frantziskotar Probintziako Lurralde Santuetako Komisaritzak bultzatu nahi luke hango kristauen aldeko otoitza eta laguntza ematea.
Gehiago egun hauetan, gogoratuz Ostiral Santuz, urtero bezala eta Aita Santuak eskatuta, eske berezia egiten dugula Lurralde Santuetako kristauen alde. Hori dela eta, komeni litzateke parrokietan ondo ikusten den tokian jartzea bidaltzen zaizuen kartela. Aurtengo Ostiral Santurakoak, aukeratu dugun gaia, hauxen dugu: «Lurralde Santua berriro sufritzen».
Urte honetan, 2024an, Gurutze Santuaren gurtzarekin lotutako bi ospakizun ditugu: Bi “urte santu”, hain zuzen. Apirilaren 16ra arte, Liebanako Santo Toribion (Kantabria), eta urte osoan Caravaca de la Cruzen (Murtzia).
Era berean, Asisko San Frantziskoren estigmatizazioaren VIII. mendeurrena ospatzen dugu, Alvernia mendian (Italia).
Eskerrik asko guztiagatik.
Anai Joan Mari Iturria… Lur Santuetako Ordezkari
Arantzazuko Frantziskotar Probintzia